Erosi edo emaria egin
To shoot an elephant ya se encuentra a la venta, por 12 euros + gastos de envío. Puedes hacer tu pedido en toshootanelephant@eguzkibideoak.info
Kolektiboei zuzendutako salmenta
Urtarrilaren 18az eta proiekziorako ehunka lekutan bilduko diren milaka lagunez baliatuta, uste dugu egun hori aukera paregabea izan daitekeela DVDa saltzeko. Egun horretarako argitaratuko da eta 14 hizkuntzatan egonen da. DVDak saldu ahal izateko, proiekzioa antolatzen duten taldeek eskariak egin beharko dituzte ahalik eta lehen. Materiala paketeria bidez bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 12a izanen da Euskal Herri mailan.
DVDaren prezioa 12 eurokoa da, baina taldeei prezioaren erdian banatuko zaie. Hala, tokian tokiko talde bakoitzak 6 euro lortu ahal izanen ditu salmenta bakoitzean bere jarduerekin aurrera jarraitu ahal izateko. Eguzki Bideoak arduratuko da kopiak kudeatzeaz eta horiek bidaltzeaz. Toki bakoitzera bidali beharreko DVD-en kopurua 25eko
multiploa izanen da (gauzak behar bezala antolatu ahal izateko). Kostuei dagokienez, talde bakoitzak aldez aurretik ordaindu beharko ditu eskatutako DVD-ei dagokiena eta bidaltze-gastuak. Bidaltze-gastuak 100 euro baino handiagoak badira, Eguzki Bideoak-ek erdia ordainduko du.
Dohaina
To shoot An Elephant lan taldea egitasmo kolektibotzat har genezake, autonomoa, asanbleario eta herrikoia. Gobernu zein enpresa pribatuengandik ez dugu inolako diru-laguntzarik jaso.
Lehenik, bideo emanaldiaren beharraren inguruko hausnarketa egin genuen. Ondoren, zenbait pertsona eta sarez osaturiko mapa bat egin genuen, horren bidez filmaren ekoizpena zein banaketa zehazte aldera. Gauzak horrela, hainbeste lan egin behar izan dugu: ekoizpen osteko lanak, karatularen diseinua, itzulpenak, azpitituluak, web-orrialdea, estrak, hamaika telefono dei eta mezu elektroniko...
Gure alternatiba bakarra zure elkartasuna da. Horrexegatik sostengu ekonomikoa eskatzen dizugu. Gastuak estali ahal izateko, urtarrilaren 18an eginen den bideo emanaldia egin ahal izateko, eta ahal den neurrian, edukin kritikoak dituzten film berriak ekoiztu ahal izateko.

























































