Euskalerria Irratia: Gaza, Iruñea eta elefantea

"Urtarrilaren 18an, mundu osoko hainbat aretotan, To shoot an elephant pelikula pantailaratuko dute aldi berean. Gerraren aurkako global screening bat izanen da, pantailaratze mundiala. Filma Alberto Arce kazetariak egina da. Duela urte bete inguru Gaza setiatu eta bonbardatu zutelarik, han geratu zen mendebaldeko kazetari bakarra izan zen Arce. Orduan grabaturiko irudi latzekin osatu du erreportaje ikusgarria. Eta Eguzki Bideoak ekoiztetxe iruindarra zabaltzen ari da mundu osora. Dagoeneko nazioarteko hainbat zinemalditan izan dira. Al Jazeera telebistak emisio eskubideak erosi nahi dizkie. Horretaz guztiaz mintzatu gara Eguzki BIdeoakeko bi lagunekin, Nerea Fillat eta Aitor Balbasekin. Gure grabazioaren azpian, pelikularen aurrerapena, euskarazko azpitituekin."

Elkarrizketa by Euskalerria Irratia

Aurkitu gaitzazu